AURKEZPENA
Xedea
Enplegua sustatzeko udal zerbitzu bat osatzen dugu, eta arreta ematen diegu lanik gabe dauden pertsonei, euren enplegugarritasuna hobetu nahi dutenei, eta Sestaoko ekintzaile nahiz enpresei, informazioa, orientabidea, prestakuntza eta aholkua emanez, eta banakako lan bitartekaritza eginez ere bai. Horretarako lan-talde profesional bat dugu.
Gure helburua hauxe da: pertsonen lan gaitasun maila areagotzea, ekimen kultura sustatzea eta toki garapena nahiz sustapen ekonomikoa bultzatzea, garapen iraunkorraren eta aukera berdintasunaren aldeko konpromisoaz.
Irudia
Hauxe da Sestaoko jendearen aurrean eman nahi dugun irudia: enpleguaren eta prestakuntzaren alde sendo lan egiten duen erakunde hurbila, ekimen handiko pertsona eta enpresentzako erreferentea, eta beste eragile sozialekin batera, toki garapenean eta eskualdeko sustapen ekonomikoan diharduen elkartea.
Jarduera-lerroak
1. ENPLEGUA BILATZEKO INFORMAZIOA ETA ORIENTABIDEAK
2. INOREN KONTURAKO LANEAN HASTEA
3. AUTOENPLEGUA ETA ENPRESAK SORTZEA
4. ENPRESEI ZUZENDUTAKO ZERBITZUAK
1- ENPLEGUA BILATZEKO INFORMAZIOA ETA ORIENTABIDEAK
INFORMAZIO ZERBITZUA
Nori zuzendua:
Norbere konturako edo inoren konturako enpleguari edo trebakuntzari buruzko informazioa nahi duen edonori.
Zer eskaintzen dugun:
Ikastaro, lan-eskaintza, beka eta enplegurako baliabideei buruzko informazioa. Zentroaren eta inguruko bestelako entitateen zerbitzuei buruzko informazio zehatza, eta pertsona bakoitzaren beharrizanei ondoen egokitzen den zerbitzuari buruzko aholkularitza.
ORIENTAZIO ZERBITZUA
Nori zuzendua:
Lana bilatzeko laguntza nahi duten langabetuei eta enplegua hobetzeko zain daudenei.
Zer eskaintzen dugun:
Elkarrekin lan merkatuaren egoerarekiko diagnostikoa egitea, eta banakako elkarrizketa bidez lan mundura sartzeko ibilbidea egitea.
Lana bilatzen, norberaren lana sortzen eta beharrezko trebakuntzan laguntzea eta jarraipena egitea.
2- INOREN KONTURAKO LANEAN HASTEA
Nori zuzendua:
Langabezian dauden pertsonei eta enpresei.
Zer eskaintzen dugun:
Prestakuntza ekintzak: Sestaon edo eskualdeko enpresen artean, langabezian dauden pertsonen artean detektatutako beharrizanei erantzuteko.
Txandakako praktikaldia: Lantokietan prestakuntza praktikoa egitea, lan bila ari diren pertsonen eta enpresen arteko zubi-lan gisa.
Lan eskaintzen kudeaketa: Langilegaien eta enpresen arteko bitartekaritza zuzena, lan-merkatuaren beharrizanak betez.
Enpresa-prospekzioa: Udalerrian edo eskualdean kokatutako enpresekiko harreman zuzen eta etengabea.
3 – AUTOENPLEGUA ETA ENPRESAK SORTZEA
Nori zuzendua:
Enpresa jartzeko ideia duten herritarrei, edo Sestaon beren enpresa jarri nahi dutenei.
Zer eskaintzen dugun:
Negoziorako ideia garatzeko eta bideragarritasun plana egiteko laguntza pertsonalizatua.
Diru-laguntzei buruzko informazioa.
Enpresa abian jartzeko orientazioa eta aholkularitza.
Enpresa egonkortu arteko jarraipena eta laguntza.
Enpresa-kudeaketa arloko formazioa.
4- ENPRESEI ZUZENDUTAKO ZERBITZUAK
Nori zuzendua:
Sestaoko edo eskualdeko enpresei.
Zer eskaintzen dugun:
Enpresa bakoitzerako dauden diru-laguntzei buruzko informazio zehatza.
Behar dituzun langileak hartzeko egokienak aukeratzea.
Zure enpresan praktikak egiteko prestakuntza duten pertsonak.