Zerrenda

INAUTERIAK 1

Noiztik: 19/02/2010

Noiz arte: 21/02/2010

Ordua : 00:00

Lekua: Sestao

HAITIKO LURRIKARAN KALTETUEN ALDEKO ELKARTASUN KANPAINA, otsailaren 4tik martxoaren 4ra.
Amatza Abesbatzak, Sestaoko Orfeoiak, Babcok Abesbatzak, Sestaoko Inauteriek eta bere Jai Batzordeak eta Agate Deunako Abesbatzak (otsailaren 4a) zuen laguntza ekonomikoa eskatzen du HAITIKO LURRIKARAN izandako biktimei laguntzeko.
Laguntza hori emateko diru-sarrerak egin ditzakezue, Euskadiko Kutxak horretarako duen kontu zenbakian: ______________________________
Elkartasun Kanpainan bildutakoa jakinarazi egingo da, eta bildutako dirua herrialde horretan lanean diharduen GKEari emango zaio, Jai Batzordeak horrela erabaki ondoren.
Sestaok aurten elkartasuna adieraziko du Inauterietan. Zuen laguntza ere behar-beharrezkoa da!
Otsailaren 27an, 20:00etan, Begoñako Andra Mari Elizan HAITIrekiko ELKARTASUN-KONTZERTUA eskainiko da. Honako hauek hartuko dute parte: Amatza Abesbatza, Sestaoko Orfeoia eta Babcock Abesbatzak. Kontzertu honetan HAITIko lurrikaran izandako biktimentzako dirua bilduko da.

GIZA ART’09 ARGAZKI ERAKUSKETA Bizkaiko Foru Aldundiaren Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Mujeres en la Diversidad Elkartearekin batera, eta Mungia, Zalla, Abanto-Zierbena, Leioa, Gernika-Lumo eta Sestaoko Udalen lankidetzarekin. IBAI AGORRIAren argazkiak, Sestaoko Erakusketa Aretoan, otsailaren 15etik martxoaren 1era.

OSTIRALA, OTSAILAREN 19A OSTIRAL PREGOILARIA
Eskola-inauteria, mozorroak prestatzea, desfileak, lehiaketak, jokoak, txokolatada, Albiz, Kueto eta Markonzaga herri-ikastetxeek antolatuta, bakoitzak bere ikastetxean eta egun osoan zehar.
11:00etan: ESKOLETAKO INAUTERI-KALEFIRA Kasko plazan zehar, Kueto, Albiz eta Markontzaga herri-ikastetxeetatik abiatuta. Sestaoko SALLEKO taldeko gaitariek eta GAZTETXUAK taldeko txistulariek lagunduta.
17:00etan: INAUTERIETAKO MASKARA- ETA MAKILLAJE-TAILERRAK, Gazteleku/GIZk antolatua 19:00ak arte Kasko plazan.
20:00etan: OSTIRAL-ANTZERKIAK: Bilboko TOTUM taldeak “…a última hora” antzezlana taularatuko du “Musika Eskolako Areto Nagusian, Sarrera: 2 euro.
20:30ean ANIMAZIOA-KALEJIRA, Portugaleteko KUKLUX Fanfarrearekin, Kueto, La Iberia eta Txabarri kaleetan zehar. Kalejira horretan gure Inauterietako Sardina ikusiko dugu, Sestaoko inauterietako ikur.

LAGUNARTEEN ETA TRAMANKULUEN IZEN-EMATEA
Aldez aurretik izena emango da Sestaoko Udaleko Kultura Sailetik pasatuz, otsailaren 8tik 19ra bitartean.
LAGUNARTE HANDIAREN KATEGORIA (14 kide baino gehiago)
14 kide edo gehiagoko helduen eta umeen lagunarteek kategoria bakarra osatuko dute eta sari berdinak lortzeko aukerak izango dituzte.
LAGUNARTE TXIKIAREN KATEGORIA (2tik 13 kidera bitartean)
2tik 13 kidera bitarteko helduen eta umeen lagunarteek kategoria bakarra osatuko dute eta sari berdinak lortzeko aukerak izango dituzte.
Mota guztietako TRAMANKULUAK
DIETAK: Sestaoko Udalak 60 € DIETAK emango dizkie 14 kide edo gehiago dituzten lagunarteei, betiere mozorroen lehiaketan sarituak ez badira izan. Dieta Castaños eraikineko Kultura Sailean (2. solairua, hondoko korridorea) ordainduko da otsailaren 22tik aurrera.
TALDEAREN/LAGUNARTEAREN ETA TRAMANKULUAREN IZENA ETA DATU PERTSONALAK: NAN, ordezkariaren helbidea eta telefono-zenbakia.
IZENA EMATEKO EGUNAK: Otsailaren 8tik 19ra, 9:00etatik 14:00etara, Castaños eraikinaren Kultura Sailean (2. solairua, hondoko korridorea) edo 94 / 472.90.00 telefono-zenbakira deituz.
ORDENA-TAULATXOAK JASOTZEA: Larunbatean, otsailaren 20an, Castaños eraikinaren hallean, 16:30etik 17:30era.
PUBAK ETA TABERNAK APAINTZEKO LEHIAKETAN IZEN-EMATEAK:
Gazteleku/GIZk antolatua.
Gazteleku/Gazteriaren Egoitzan (Iberia kalea, z/g), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era edo hurrengo telefono-zenbakira deituz: 94 / 472-21-27.
Pubak eta erakusleihoak apaintzea: 250 €-ko hiru sari eta 3 aipamen.


Itzuli