Zerrenda

INAUTERIAK 2

Noiztik: 19/02/2010

Noiz arte: 21/02/2010

Ordua : 00:00

Lekua: Sestao

LARUNBATA, OTSAILAREN 20A LARUNBAT HANDIA
12:30ean: Kalejira Sestaoko EUSKAL GIROA eta GAZTETXUAK taldeekin.
12:30ean: Inauterietako Kalejiraren aurkezpena, Amezketako“TALAI DANTZA TALDEA”rekin, EUSKO LORAK taldearen eskutik Kasko Plaza eta auzoetan zehar.
13:30ean: Inauteriko gastronomia Kasko plazan. Galiziako Seme-alaben Elkarteak bere produktuak (txistorra, odolkia, filloak, sagardoa, etab.) aurkeztuko dizkigu goizez eta arratsaldez inauteriko mozorroen desfileak irauten duen bitartean; eskerrik asko zuen konstantzia eta ardurarengatik.
16:30ean: Irteera-ordena ixtea Castaños eraikinaren hallean. 17:30a baino lehen lagunarteen ordezkari batek INAUTERIKO DESFILEAN jartzeko ordenaren zenbakiarekin taulatxoa jaso beharko du.
17:00etan, DISKOTEKA-DANTZALDIA, DJarekin, Kasko Plazan. Horrela umoretsuago itxarongo dugu sari-banaketara arteko denbora tartea. Sarien banaketa irakurtzen den bitartean etengo dute jarduna, 21:00ak aldera, eta ondoren berriro ekingo diote 00:00ak arte.
18:30ean: Sestaoko Inauterietako Desfilea Kasko plazatik, San Pedro, Kueto eta Gran Viaraino iritsi arte. Desfilea fanfarre batek irekiko du eta LAGUNARTE TXIKIEN aurrean aterako da. Ibilbide osoan zehar izango dira Portugaleteko GURETZAT eta GAURKO GAZTEAK, Sestaoko EL DESPISTE, Muskizeko BARBADUN eta Miranda de Ebrotik etorritako EL POSTIN fanfarreak.
Jai Batzordeak epaimahaia aukeratuko du eta ibilbidean zehar lagunarteak kontrolatuko ditu, ondoren, 21:00ak aldera, Inauteriko Mozorroen Lehiaketaren sariak entregatzeko. Kasko Plazan.
OSTALARIEN ELKARTEAREN Lagunarte handiaren Sari berezia
.- 1.200 euro.
MERKATARIEN ELKARTEAREN Sestaoko lagunarte onenaren Saria
.- 600 euro.
LAGUNARTE HANDIAK (14 kide baino gehiago)
1º.- 800 €uros
5.a.- 550 euro
9.a.- 350 euro
2º.- 700 €uros
6.a.- 500 euro
10.a.- 300 euro
3º.- 650 €uros
4.a.- 450 euro
11.a.- 250 euro
4.a.- 600 euro
8.a.- 400 euro
12.a.- 200 euro
TRAMANKULURIK ONENA
1º.- 400 €uros
2.a.- 300 euro
3.a.- 200 euro
LAGUNARTE TXIKIAK (2tik 13 kidera bitartean)
*11º.- 300 €uros
2º.- 200 €uros
3.a.- 100 euro
INAUTERIKO DESFILEAREN SARIAK GUZTIRA: (7.250 + 1.800)=9.050€.
- SESTAOKO INAUTERIEN XXVII. EKITALDIA dugu aurtengoa, Bizkaian eta Euskadi osoan egiten diren hiri-ihauteririk handienetakoa.
23:30ean: Fanfarreen Musika goizaldeko 2.30era arte, gutxienez. Hor izango ditugu Sestaoko EL DESPISTE eta Portugaleteko GAZTELEKU fanfarreak.
Guztira 7 FANFARRE (5 arratsaldez eta 2 gauez) Sestaoko zona eta auzo desberdinetan zehar arituko dira. Gehienek lagundu digute gure Inauteria geure egiten urte guzti hauetan zehar.
ADI: AURTEN ERE LAGUNARTEEN ETA FAMILIEN ESKU JARRIKO DIRA MAHAIAK ETA AULKIAK LAS LLANASEKO UDAL-PILOTALEKUAN, 22:00ETATIK 24:00ETARA AFALTZEKO ETA ATSEDENERAKO ESPAZIOA IZAN DEZAZUEN. NORK BERE KAZOLA EDO OGITARTEKOA EKAR DEZALA, NAHI BADU. TABERNA IZANGO DA, afaria agindu nahi izanez gero deitu telefono honetara: 94/ 495 46 45 94/ 495.46.45

Itzuli