Sestaoko Udala
Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, 2008ko maiatzaren 15ekoa, 2008. ekitaldian eremu soziokulturalean, hezkuntzakoan eta jaietakoan jarduerak egiteko diru-laguntza ekonomikoak emateko deialdi publikoari buruzkoa.
Sestaoko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzak zehaztutakoa betez eta Kultura, Hezkuntza eta Euskarako Informazio Batzordearen proposamen loteslearekin bat, Tokiko Gobernu Batzordeak hurrengoa erabaki du:
Lehenengoa. Eremu soziokulturalean eta festetakoan jarduerak garatzeko Sestaoko Udalak diru-laguntza ekonomikoak emateko Deialdi Publikoa onartzea, Sestaoko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzarekin (157. BAOn argitaratua 2006ko ekainaren 6an) eta 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Dirulaguntzei buruzko Orokorrak, xedatutakoekin bat, aplikagarriak badira. Bereziki, honakoak izango dira baldintzak:
LEHENENGOA. HELBURUA ETA XEDEA.
1.- Diru-laguntzen deialdiaren helburua eta xedea da eremu soziokulturalean eta jaietakoan Sestaoko Udalaren esku-hartzea osatu edo ordezkatzen duten egitarauak eta jarduerak sustatu eta garatzea.
Deialdiaren helburua bakarrik diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak garatzeko erakundeei laguntza ekonomikoa eskaintzea da; horretarako, diru-laguntza ekonomikoak emango zaizkie. Ildo horri jarraiki, ez da honen helburua jarduerarako udal-lokalak lagatzea.
2.- Egitarauak edo jarduerak irabazi-asmorik gabe egin behar dira, garapen-esparrua Sestaoko udalerria izango da eta, bestela, onuradunek Sestaoko udalerrian erroldatutako pertsonek izan beharko dute. Gainera, jarduera 2008. ekitaldian egingo dira.
BIGARRENA. DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN EGITARAUAK ETA JARDUERAK.
1. Diru-laguntza jaso ahal izango dute ondoren aipatzen diren programek eta egitarauek aipatzen diren eremuetan:
- Jarduera eszenikoak: egungo antzerkia eta dantza.
- Musika-jarduerak.
- Ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen jarduerak.
- Ondarearekin, folklorearekin eta artisautzarekin zerikusia duten jarduerak.
- Eskolaz gaindiko hezkuntza-jarduerak.
- Auzoko jaiak
- Haurren eta gazteen astialdian astialdi- eta hezkuntza-jarduerak.
- Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuko araudietan deskribatutako baldintzetan oroimen historikoarekin zerikusia duten edukiak ikertzeko eta hedatzeko jarduerak eta egitarauak.
- Bestelako kultur jarduerak.
2. Sestaoko Udalaren diru-laguntzei buruzko udal-ordenantzak 7.d. artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdiaren babesean emandako diru-laguntzak lehia-erregimenean esleituko dira.
3. Lehiaren erregimenean, diru-laguntzak aurkeztutako eskaerak alderatuz emango dira; hala, horien artean ordena ezarri ahal izango da, deialdi honen zazpigarren artikuluan aipatutako irizpideen arabera. Balorazio handiena lortu dutenei emango zaie diru-laguntza. Dena delakoa, ez da inolaz ere gaindituko aurrekontu-horniduraren zenbatekoa. Hori deialdian finkatuta dago.
4. Diru-laguntza emateko, eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa egitarau bakoitzak lortutako puntuazioari dagokion ehunekoa aplikatuko zaio, hurrengo taularekin bat:
|
Egitarauari emandako puntuak |
Eman beharreko diru-laguntzaren % |
|
80-100 |
% 100 |
|
70-79 |
% 75 |
|
60-69 |
% 65 |
|
50-59 |
% 55 |
|
40-49 |
% 45 |
|
30-39 |
% 35 |
|
30 puntutik behera |
Diru-laguntzarik gabe |
HIRUGARRENA. EMAN BEHARREKO DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOAK.
Diru-laguntza emateko dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak egiteko gastu guztiak kontuan hartuko dira.
Hala eta guztiz ere, honakoei ez zaie diru-laguntzarik emango:
- Diru-laguntzaren erakunde onuradunean lanean diharduten langileen ordainsariei eta gizarte-segurantzari dagozkion gastuak.
- Ondasun higiezinak erostekoei buruzkoak.
- Altzari edo ekipamendu teknikoak erostea, Sestaoko Udalaren iritziz diru-laguntza jaso behar duen jarduerarekiko ohiz kanpoko kostua badu. Nolanahi ere, altzariak edo ekipamenduak erosteko diru-laguntza emango balitz, diru-laguntza jaso duen jarduera amaitzean, Sestaoko Udalaren jabetzakoa izango litzateke.
- Bazkariak, afariak, protokolo-gastuak, ongietorria emateko luncha, opariak, oroitzapen-plakak, etab.
- Txangoak.
- Ikasturtearen amaierako festak.
Ondorioz, diru-laguntzaren erakunde eskatzaileek Udalari aurkeztutako gastuen aurrekontuan ez dizkiete sartuko aipatu kontzeptuengatik sortutako gastu-sailak.
Diru-laguntza jasoko duten jardueren azpikontratazio-gastuak onartuko dira hurrengo kontzeptupean:
Pertsona edo erakunde onuradunak azpikontratatzen du jarduera guztia edo zati bat hirugarrenekin hitzartzen duenean eta jarduera horrek diru-laguntza jasotzen duenean.
Ez da azpikontratazioa izango diru-laguntza jasoko duen jarduera egiteko pertsona edo erakunde onuradunak gastuak kontratatu behar dituenean.
Oro har, gehienez jarduera edo egitarauaren kostuaren 100eko 100 emango da diru-laguntza bezala.
Diru-laguntzaren zenbatekoak, isolatua edo Administrazio edo Erakunde publiko nahiz pribatuen beste diru-laguntzekin, laguntzekin edo diru-sarrera ekonomikoekin elkartua, ez du inolaz ere erakunde onuradunaren jardueraren kostua gaindituko. Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertu ondoren, gastuen gainean diru-sarrerak handiagoak balira, Sestaoko Udalak emandako diru-laguntza diru-sarreren gehiegizkoak murriztuko da.
Hala eta guztiz ere, diru-laguntzaren zenbateko guztia estaltzeko aurrekontu-eskuragarritasuna baino handiagoa balitz, diru-laguntza guztiak ehuneko berdinean murriztuko dira zenbateko osoa aurrekontu-kontsignazioarekin estali arte.
LAUGARRENA. SUBJEKTUAK.
1. Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunak izan daitezke irabazi-asmorik gabe jarduten duten pertsona fisikoak eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, publikoak edo pribatuak, eta ondasun-komunitateak edo bestelako unitate ekonomikoak edo ondarezkoak, nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, helbidea Sestaoko udalerrian badute, deialdian adierazten diren jarduerak edo proiektuak egiten badituzte eta, gainera, hurrengo baldintzak betetzen badituzte:
- Pertsona fisikoek Sestaoko udalerrian erroldatuak egon beharko dute diru-laguntzen deialdia argitaratu eta gutxienez urtebete lehenago.
- Pertsona juridikoek legez osatuak egon beharko dute eta Elkarteak, gainera, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Erregistro Berezietan inskribatuak egongo dira, diru-laguntzaren deialdia argitaratu baino urtebete lehenago gutxienez.
- Pertsona juridikoen estatutuetan irabazi-asmorik ez dutela agertu beharko da.
- Pertsona juridikoek helbide fiskala eta soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute.
- Diru-laguntzak lortzeko 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Diru-laguntzei buruzko Orokorrak, 13. artikuluan xedatutako debekurik ez izatea.
- Sestaoko Udalak aldez aurretik emandako diru-laguntzak behar bezala justifikatuak izatea. Ildo horri jarraiki, ez zaio diru-laguntzarik emango aurreko udalaren diru-laguntza justifikatzeke duen pertsonari edo erakundeari, deialdiaren eskaera-aurkezpenerako epea amaituta justifikatzeko epea bukatuta dagoenean.
- Eskubide publikoko eta Gizarte Segurantzako zerga-betebeharrekin eguneratua egotea.
- Ezingo dira diru-laguntzen deialdira aurkeztu Sestaoko Udalarekin Diru-laguntza Zuzenean jasotzeko Hitzarmena sinatuta duten elkarteak.
BOSGARRENA. BALIOZTAPEN-IRIZPIDEAK.
- Jarduera teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izatea.
- Azaldutako baldintza guztiak ez badira betetzen, jarduerak ez du diru-laguntzarik jasoko.
Balioztapen-irizpideak:
Aurkeztutako egitarauak irizpide eta puntuazio hauek aplikatuz balioztatuko dira:
a) Egitaraua balioztatzeko irizpideak:
Guztira 80 puntu
1. Egitarauaren interesa:
45 puntura arte.
Irizpide honen barruan balioztatu ahal izango diren gaiak
Kultura Arloaren lerro estrategikoekin, helburuekin eta irizpideekin bat etortzea; partaideen kopurua, aurrez ikusitako inpaktua; berriztapena; eremu geografikoa; egitarauaren iraupena; hartzaileak; egitaraua finkatua izatea (aurretik garatutako egitaraua); beste erakundeekin lankidetza; egitarauaren interesaren eta aurkeztutako aurrekontuaren arteko erlazioa.
2. Kalitatea egitarauaren diseinuan
10 puntura arte
Irizpide honen barruan balioztatu ahal izango diren gaiak
Esperotako emaitzak sartzea, betetze-adierazleak eta kanpoko komunikazioaren ebaluazioa, barruko komunikazioa, teknologia berriak erabiltzea.
3. Aurrekontua egokia izatea:
10 puntura arte
Irizpide honen barruan baliozta daitezkeen gaiak:
Ahalegin finantzarioa (bestelako finantzazio-iturriak bilatzea) eta bitartekoak esleiteko orduan eraginkortasuna.
4. Euskararen, Genero Berdintasunaren eta Inmigrazioaren zeharkako gaiei egitarauan emandako tratamendua:
15 puntura arte
Irizpide honetan baliozta daitezkeen gaiak:
Jarduerak erabat euskaraz garatuko dira, egitarauari generoaren ikuspegia eranstea, lengoaiaren eta irudiaren erabilera ez-sexista, biztanle etorkinak integratzea.
b) Pertsona edo erakunde eskatzaileak balioztatzea:
Guztira 20 puntu
Irizpide honen barruan baliozta daitezkeen gaiak: esperientzia egiaztatua, egitaraua garatzeko gaitasuna eta egitura parte-hartzaile eta bidezkoa.
SEIGARRENA. DOKUMENTAZIOA.
1.- Diru-laguntzaren eskaerak eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko dira. Hori deialdi honetan I. Eranskin bezala agertzen da. Eredua behar bezala bete beharko da eta Sestaoko Udaleko Kultura Sailaren bulegoetan (Sestaoko udalerrian, Las Llanas Zumarkaleko 4. zenbakian, Castaρos eraikineko bigarren solairuan) interesatuei entregatuko zaie.
2.- Eskaerarekin batera, hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
a) Eskatzaileak pertsona fisikoak badira: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Eskatzaileak pertsona juridikoak badira: Identifikazio Fiskalaren Kodearen fitxari dagokion fotokopia, estatutuen fotokopia, diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsona fisikoaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta diru-laguntzen deialdiaren kasuan, erakunde eskatzailearen izenean eta horri ordezkatzen jardun dezakeela egiaztatzen duten dokumentuaren fotokopia, Elkarteak izanez gero, aurrekoez gain, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Berezian inskribatuta dagoela ziurtatzen duen dokumentuaren fotokopia erantsiko du.
b) Hartzekodunaren fitxa behar bezala betea, diru-laguntza jasotzeko. Deialdiaren III. eranskinean xedatutako ereduaren arabera bete beharko da.
c) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Sestaoko Udalaren eta eskatzaileak helbide fiskala duen Lurralde Historikoko Foru Ogasunaren ziurtagiriak; pertsona fisikoek nahiz juridikoek aurkeztu beharko dute eta pertsona eskatzailea erakunde horien betebeharrekin eguneratuta dagoela egiaztatu beharko dute. Aipatu ziurtagiriak deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzearen ondorengoak izango dira.
Eskatzaileak pertsona juridikoak balira eta eskubide publikoko zerga-betebeharrak ordaintzez salbuetsiak baleude, salbuetsiak daudela adierazten duen dokumentazioa aurkeztuko dute.
d) Izaera bereko diru-laguntzen edo laguntzen esparruan zigor edo itzultzeko prozeduran pertsona edo erakundea sartuta ez dagoela aitortzea. Deialdiaren II. eranskineko eredua bete beharko da.
e) Diru-laguntzak lortzeko 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Dirulaguntzei buruzko Orokorrak 13. artikuluan xedatutako debekuetan pertsona edo erakunde eskatzailea sartuta ez dagoela aitortzea. Deialdiaren II. eranskineko eredua bete beharko da.
f) Diru-laguntza eskatzen den jarduera edo proiektua garatzeko pertsona edo erakunde eskatzaileak irabazi-asmorik ez duela adierazten duen aitorpena. Deialdiaren II. eranskinean xedatutako eredua bete beharko da.
3.- Jarduerak udalerrian erroldatutako pertsonen alde Sestaoko udalerritik kanpo garatzen direnean, erakunde eskatzaileak jardueraren hartzaile guztiak aipatu beharko ditu eta Sestaoko udalerrian erroldatuak daudenen kopurua eta izena adierazi beharko ditu, Udalak diru-laguntzei buruzko udal-ordenantzak 3.3. artikuluan aurrez ikusitakoa betetzen dela egiaztatzeko.
4.- Baldintza horren 2. puntuko a) atalean zerrendatutako dokumenturen bat jada Sestaoko Udalean aldez aurretik entregatua izan bada, eta bost urte baino gehiago igaro ez badira eta, gainera, aurkeztu zenetik aldaketarik ez bada izan, pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du aurkeztu beharko. Hala eta guztiz ere, kasu horietan pertsona edo erakunde eskatzaileak berariaz adierazi beharko du dokumentuak aurkeztu zituen data eta horiek aurkezteko prozedura. Halaber, Aldaketarik ez dutela izan adierazi beharko du.
ZAZPIGARRENA. ESKAERAK ETA EPEAK.
1.- Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Sestaoko Udaleko Erregistro Orokorrean (Udaletxean, Aizpuru kaleko 1. zenbakian, Sestaon) aurkeztuko dira astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara bitartean.
2.- Pertsona fisikoen kasuan, eskaera eskatzaileak sinatuko du. Eskaera pertsona juridikoak aurkeztuko balu, ordezkaritza duenak izenpetuko du.
3.- Eskaerak aurkezteko hogeita hamar (30) egun natural izango dira eta epea deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.
4.- Epez kanpo aurkeztutako eskaerak gaitzetsi egingo dira, izapide gehiagorik egin gabe eta hala adieraziko da diru-laguntzak emateko prozeduraren ebazpenean.
5.- Eskaerak aurkezten direnean, oso-osorik eta berariaz onartzen dira deialdian eta Sestaoko udaleko dirulaguntzei buruzko udal Araudian agertzen diren baldintza guztiak.
6.- Eskaerak oker osatuak badaude edo derrigorrezko dokumentazioa ez balute, pertsona edo erakunde eskatzaileari hamar laneguneko epean akatsak zuzentzea edo derrigorrezko dokumentuak eranstea eskatuko zaio. Hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola jakinaraziko zaio; uko egite hori berariaz aitortuko da diru-laguntzak emateko prozeduraren ebazpenean.
ZORTZIGARRENA. IZAPIDEAK, EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK.
1.- Eskaerak Sestaoko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Euskara Saileko Buruzagitzak izapidetuko ditu.
2.- Eskaerak jaso ostean, Buruzagitzak pertsona eskatzaileak deialdian eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu duela egiaztatuko du. Udal Ordenantzak, Sestaoko Udalak diru-laguntzak emateari buruzkoak, 8. artikuluko 6. atalean aurrez ikusitako ustezkoren bat gertatuko balitz, pertsona edo erakunde eskatzaileari hamar laneguneko epean akatsa zuzentzea edo derrigorrezko dokumentazioa aurkeztea eskatuko zaio. Hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola jakinaraziko zaio.
Era berean, eta aurkeztutako proiektuak eta jarduerak behar bezala balioztatzeko, Buruzagitzak pertsona edo erakunde eskatzaileari beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eska dakizkioke eskaera egiten den baldintzak hobe ezagutzeko.
Aipatutako jarduerak amaitutakoan, Saileko Buruzagitzak deialdian lehia egiten duten erakundeei, diru-laguntza eskatzen duten jarduerei eta proiektuei buruz behin-behineko ebazpen-proposamenarekin txostena egingo du. Ildo horri jarraiki, diru-laguntzak jasotzeko erakundeek eta jarduerek baldintzak biltzen al dituzten azalduko du. Halaber, dagozkion deialdiaren oinarriak eta ordenantza aplikatuta diru-laguntzen zenbatekoak zehaztuko dira.
3.- Behin-behineko ebazpen-proposamena egin ostean, Kultura, Hezkuntza eta Euskarako Informazio Batzordeak organo emaileari behin betiko ebazpen-proposamena formulatuko dio. Proposamena Saileko Buruzagitzak egindako txostenarekin bat etor daiteke ala ez; dena delakoa, arrazoitu egin beharko da eta deialdian xedatutako baldintza eta irizpideekin bat etorriko da.
4.- Tokiko Gobernu Batzordeak organo kolegiatuak luzatutako behin betiko ebazpen-proposamena ikusirik, prozedura ebatziko du; behin betiko ebazpen-proposamenarekin bat egin dezake edo horretatik urrunduz; bigarren kasuan, arrazoitu egin beharko du eta ebazpena justifikatu deialdian eta Sestaoko Udalaren dirulaguntzei buruzko Udal Ordenantzan xedatutako irizpideak aplikatuz.
Prozeduraren ebazpenean eskatzaile bakoitzari emandako diru-laguntzak, baldintzak (hala nola diru-laguntza jaso duten jarduerak, ehunekoak eta diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, jarduerak gauzatzeko epea, gauzatzea justifikatzeko modua eta epea, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etab.) gaitzetsitako eskaerak eta uko egin dutenak, baita arrazoia ere adieraziko dira.
5.- Diru-laguntzak gaitzetsi egingo dira, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo diru-laguntza eskatzen den jarduerek edo proiektuek Deialdian xedatutako baldintzak betetzen ez dituztenean. Era berean, dirulaguntzak gaitzetsi egingo dira sailen kreditu eskuragarria agortzen denean.
6.- Diru-laguntza eman edo gaitzesten duen ebazpena eskatzaileari jakinaraziko zaio eta horren kontra jar daitezkeen errekurtsoak adieraziko zaizkio.
Ebazpena Sestaoko Udaleko iragarkien oholtzan jarriko da hilabeteko epean deialdiaren diru-laguntzak emateko prozeduraren ebazpenaren laburpena eta ebazpena dagoen tokia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den datatik zenbatzen hasita. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 18.3. artikuluan aipatutako kasuetan, ez da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar, baina 1/1982 Lege Organikoak, maiatzaren 5ekoak, ohorearen eskubidearen babes zibilari, norberaren intimitateari eta familiaren intimitateari eta norberari irudiari buruzkoak, xedatutakoa betetzeko, Udalaren iragarkien oholtzan jartzea errespetatuko da.
7.- Erakunde onuradunek emandako diru-laguntzak onartuko dituzte, hamar laneguneko epean Sestaoko Udalari idatziz diru-laguntzei uko egiten dietela adierazten ez badute. Epea diru-laguntza emana dagoela adierazpen den jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.
8.- Hasieran aurrez ikusitakoekiko proiektuen aldaketa nabarmenak egin nahi dituztenean, diru-laguntza jaso duten erakundeek Sestaoko Udalaren baimena berariaz lortu beharko dute. Aldaketei dagokienez, diru-laguntza eman duen organoak ebazpena egin beharko du. Aldaketak onartu ahal izango ditu helburua, baldintzak eta xedea betetzen badira.
9.- Diru-laguntzak emateko prozeduraren ebazpena gehienez sei hilabetetan egingo da eta deialdia argitaratzen den unetik hasiko da zenbatzen. Diru-laguntzaren eskaerak kontuan hartuko dira, data horretan berariazko ebazpenik ez badago, alde batera utzi gabe Udalak berariaz ebatzi behar duela.
BEDERATZIGARRENA. ONURADUNEN BETEBEHARRAK.
1. Diru-laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek hurrengo betebeharrak bete beharko dituzte:
a) Deialdiko arauak eta diru-laguntzak emateko udal-ebazpenean xedatzen diren gainerako baldintzak zehatz-mehatz betetzea.
b) Diru-laguntza emandako xedez erabiltzea.
c) Diru-laguntza jaso duen jarduera garatzeko beharrezkoak diren baimenak, publikoak edo pribatuak, lortzea; diru-laguntza jaso duten jarduerak edo proiektuak antolatu edo egiteko edozein elementuk indarreko lege-araudia betetzea, erantzukizun zibilaren eta istripuen aseguru-polizak izenpetzea, eta, laburbilduz, diru-laguntza jaso duten jarduera edo proiektuen ondorioz sor daitezkeen erantzukizun guztiak onartzea. Sestaoko Udala edozein erantzukizunez salbuetsia geldituko da.
d) Berariaz adieraziko da Sestaoko Udalaren babesa eta dagokion Arloa edo Zerbitzua aipatuko da bitarteko guztietan, bai idatzizkoetan, bai ikus-entzunezkoetan, horiek jarduerak edo proiektuak zabaltzeko, hedatzeko edo argitaratzeko erabiltzen badira. Babesa Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan adierazi beharko da eta deialdi honen hamargarren baldintzako 2. puntuko d) atalari erreparatu beharko zaio.
e) Sestaoko Udalak egiaztapenak egin nahi baditu erraztasunak ematea eta jardueren edo proiektuaren ondorioz eskatutako informazio osagarri guztia ematea, horrek diru-laguntza jaso badu.
f) Erakunde publikoetatik edo pribatuetatik datozen bestelako diru-laguntzak edo laguntza ekonomikoak Sestaoko Udalari jakinaraztea, Udalak diru-laguntza ematen duen jardueretarako lortu badira. Jakinarazpena ezagutu bezain pronto egin beharko da eta diru-laguntzaren edo laguntzaren zenbatekoa aipatuko da, baita erakunde emailea ere.
HAMARGARRENA. JUSTIFIKAZIOA.
1. Diru-laguntza jaso duen proiektua edo jarduera amaitutakoan, erakunde onuradunak dokumentuz justifikatu beharko du diru-laguntzari behar bezalako jomuga eman zaiola.
2. Justifikatzeko hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar da:
a) Egindako jardueren txosten zehatza, lortutako emaitzak ebaluatuz.
b) Jarduera gauzatzeko izandako diru-sarrera eta gastu guztien balantze ekonomiko zehatza eta osoa. Diru-sarrera eta gastu ekonomikoak adieraziko dira eta jatorria eta jomuga zehaztuko dira, hurrenez hurren.
Jarduerak Sestaoko Udalaren diru-laguntzaz gain erakunde onuradunaren funts propioekin edo bestelako diru-laguntzekin edo bitarteko ekonomikoekin finantzatu direnean, justifikazioan zehatz-mehatz adierazi beharko da zenbatekoa, jatorria eta funtsen aplikazioa diru-laguntza jaso duten jardueretan edo proiektuetan.
c) Jardueraren ondorioz izandako gastuen ziurtagiri orijinalak diru-laguntza bezala emandako zenbateko guztia osatu arte; eta diru-laguntza jaso duen jardueraren gainerako gastu guztien ziurtagirien fotokopia. Ziurtagiriak fakturak eta proba bezala erabil daitezkeen bestelako dokumentuak izango dira, merkataritza-zirkulazio juridikoan baliagarriak badira.
d) Diru-laguntza jaso duen jardueraren ondorioz egindako ikerketen, egitarauen, argitalpenen, kartel iragarleen eta dokumentazio grafiko nahiz idatzizko dokumentazioaren ale bana. Berariaz agertu beharko da Sestaoko Udalaren Arloaren edo Zerbitzuaren babesa.
Udal-babesa derrigorrez jarri beharko da diru-laguntza emana dagoela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hurrengo datetan hedatutako guztian.
3. Ziurtagiriak halabeharrez bat etorriko dira diru-laguntza jaso den helburuak eta jarduerak betetzeko gastuekin. Horiek aldez aurretiko eskaeran zehaztuak daude. Ez dira ziurtagiri bezala onartuko beste helburuak betetzeko gastuak.
4. Pertsona edo erakunde onuradunak justifikazio-dokumentu orijinalak gorde behar baditu, idatziz adieraziko du arrazoia aurkezteko orduan eta dokumentu horien fotokopiak aurkeztuko ditu. Udal-zerbitzuek erkatu ostean, Sestaoko Udalak dokumentu orijinalak zigilatuko ditu eta gastu horiek Udalak diru-laguntzaren bidez ordaindu dituela jasoa geldituko da. Pertsona edo erakunde onuradunari bueltatuko zaizkio.
5. Gastua egiaztatzen duen dokumentua justifikazio bezala onartzeko, diru-laguntza ematen den denboraldian datatu behar da, hau da, 2008. urtean.
6. Pertsona edo erakunde onuradunek jardueren azpikontratazioa justifikatzeko dokumentuak onartuko dira. Deialdian xedatutako gehieneko mugetan onartuko dira.
7. Diru-laguntzari emandako jomugaren justifikazioa aurkezteko epeak diru-laguntzak emateko ebazpenean zehaztuko dira. Dena delakoa ez da inolaz ere hilabete bat igaroko 2008. urteko ekitaldia amaitzen denetik, Udal Ordenantzak 11.6. artikuluan xedatutakoarekin bat.
HAMAIKAGARRENA. BESTELAKO BALDINTZAK.
Lehenengoa.- Diru-laguntzak ordaintzeari, itzultzeari, zigor-jardunbideari edota bestelako edozein alderdiri dagokionez, betiere deialdi honetan aurrez ikusi ez badira, dirulaguntzak izapidetu eta emateko prozedurari buruzko Sestaoko Udalaren Udal Araudiak eta 38/2003 Legeak, Dirulaguntzei buruzko Orokorrak, xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrena.- Eremu soziokulturaletan eta jaietakoan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak hurrengo sailaren arabera emango dira: 4511 programa, 481.031 azpikontzeptua; gehienez 64.900 euro (hirurogeita lau mila bederatziehun euro) emango dira.
Hirugarrena.- Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak emateko, ekitaldi honetan betebeharrak finantzatzeko kreditu egokia eta nahikoa izango da.
2008. URTEAN EREMU SOZIOKULTURALEAN ETA JAIETAKOAN JARDUERAK EGITEKO SESTAOKO UDALARI DIRU-LAGUNTZA EKONOMIKOA ESKATZEA.
1.- ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DATUAK
1.1.- Izena:
1.2.- IFZ:
1.3.- Sozietatearen egoitzaren helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan:
1.4.- Jakinarazpen ofizialetarako Erakunde eskatzailearen helbidea:
1.5.- Telefonoa:
1.6.- Faxa:
1.7.- Posta elektronikoaren helbidea:
1.8.- Eratze-data:
1.9.- Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatze-data:
1.10.- Eskaera sinatzen duen pertsona ahalduna eta erakundean duen kargua (ahalordetzea ziurtatzen duen dokumentua eranstea):
1.11.- Jardueren pertsona arduraduna eta harreman-telefonoa:
1.12.- Diru-laguntza ekonomikoa eskatzen den jarduera bakoitzaren zerrenda nominatiboa:
2.- DIRU-LAGUNTZA EKONOMIKOA ESKATZEN DEN JARDUERAREN DESKRIBAPEN-DOKUMENTUA
2.1.- JARDUERAREN DATU OROKORRAK
- Jardueraren izena:
- Helburuak:
- Hartzaileak (honakoak zehaztuta: biztanleen sektorea haurtzaroa, gazteria, pertsona adinduak, urrituak, emakumezkoa, bestelakoak-; hartzaileen gutxi gorabeherako kopurua; jarduera Sestaoko udalerritik kanpo egiten bada, Sestaoko udalerrian erroldatutako hartzaileen kopurua eta zerrenda nominala adieraziko da):
- Egiteko giza baliabideak eta bitarteko teknikoak:
- Egiteko datak:
- Egiteko tokiak:
- Erakunde eskatzaileak egokitzat jotzen dituen bestelako datu interesgarriak:
2.2.- JARDUERAREN GASTU-AURREKONTUA
KONTZEPTUA ZENBATEKOA
1. Zerbitzu-kontratazioak (zehaztu) ..
2.Alokairuak (zehaztu) . ...
3.Materialak (zehaztu) .. . .
4.Publizitatea eta hedapena . .
5. Aseguru-polizak .. .
6.Bestelako gastuak (zehaztu).. . ..
Gastuak guztira . ...
2.3.- JARDUERAREN DIRU-SARREREN AURREKONTUA
KONTZEPTUA ZENBATEKOA
1.Bazkideen kuotak edo erakundearen funtsak .
2.Diru-laguntza publikoak edo pribatuak, Sestaoko Udalari eskatutakoa sartu gabe (zehaztu) .. ... .
3.Bestelako diru-sarrerak (zehaztu) ... .
Diru-sarrerak guztira . ...
2.4.- JARDUERA EGITEKO SESTAOKO UDALARI ESKATZEN ZAION DIRU-LAGUNTZA: .. . ..
3.- ESKAERA HONEKIN BATERA ERANTSITAKO DOKUMENTAZIOA
(Zerrenda eta erantsi diru-laguntzen deialdiaren seigarren baldintzan eskatutako dokumentazio guztia. Eskatutako dokumenturen bat jada aurretik Sestaoko Udalean entregatuta izanez gero, bost urte baino gehiago igaro ez badira eta aurkeztu den unetik aldaketarik ez bada izan, pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du berriz aurkeztu behar. Hala eta guztiz ere, kasu horietan pertsona edo erakunde eskatzaileak berariaz adierazi beharko du dokumentuak aurkeztu zituen data eta zertarako aurkeztu ziren. Halaber, aldaketarik ez dutela izan adieraziko da)
........................................n, ...........ko ...................................aren ........an.
Sin.: ............................................................... . jn./and.
II. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZAK LORTZEKO ERAKUNDE ESKATZAILEAK DEBEKURIK EZ DUELA ADIERAZTEKO AITORPEN-EREDUA
jaun/andreak, . NAN zenbakia duenak, .. erakundearen izenean (2008. urterako jarduerak egiteko diru-laguntza ekonomikoak eskatzearren Sestaoko Udalaren aurrean aurkeztutako dokumentazioak ziurtatzen duen bezala), AITORTZEN DU ERAKUNDEA Sestoko Udalean lehian diharduen izaera bereko diru-laguntzak edo laguntzak itzultzeko edo zigortzeko prozeduran sartua ez dagoela eta diru-laguntzak lortzeko 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Dirulaguntzei buruzko Orokorrak 13. artikuluan xedatutako debekurik ez duela eta, gainera, Sestaoko Udalari diru-laguntza ekonomikoa eskatzen dion jarduera garatzeko irabazi-asmorik ez duela.
........................................n, ...........ko ...................................aren ........an.
Sin.: .. jaun/andrea
1.- ERAKUNDE ESKATZAILEAK BETE BEHARREKO DATUAK
1.1.- Erakundearen izena:....................................................................................
1.2.- IFZ::..............................................................................................................
1.3.- Helbidea:........................................................................................................
1.4.- Udalerria:.......................................................................................................
1.5.- Posta Kodea:................................................................................................
Sinaduraren tokia eta data:.........................................................................................
Sin.:...............................................................
2.- BANKU-ERAKUNDEAK BETE BEHARREKO DATUAK
Arestian izendatutako erakundea hurrengo kontuaren titularra dela ziurtatzen dugu:
Bankua:...................................................................................................................
Agentzia:...............................................................................................................................
Kontu-zenbakia (20 digitu):.............................................................................
Udalerria:............................................................................................................................
Posta Kodea:.............................................................................................
Sinaduraren tokia eta data:..........................................................................................
Banku-erakundearen sinadura eta zigilua.