ALKATEAREN AGURRA

Ongietorriak Sestaoko Udaleko web-orrira. Gune hau aurrerantzean zurea ere izatea nahi dugu, eta beharrezko dituzun kontsultak eta izapideak egiteko erabil dezakezuna, edo jakin-minez besterik gabe.

Sestaoko Alkate bezala, web-orri hau sustatu nahi dut, udal administrazioa gaurkotzen lagunduko duen oinarrizko tresna izan dadin. Udaletxea herritarren partehartzeari zabaltzea da nire lehenengo konpromisoetako bat, eta web-orri hau oso tresna baliagarria da herritarrak Udalarekin harremanetan jartzeko.

Web-orri honetan informazio gaurkotua eta diseinu hobea eskainiz gune hau herritarrei hurbildu nahi zaie, zerbitzu gehiago eskaini eta erabiltzen errazago egin. Zure ekarpenak ere garrantzitsuak dira. Iritziak, kritikak, iradokizunak… Sestaori buruz duzun iritzia jakin nahi dugu, egoki iruditzen zaizkizun aukerak ezagutu nahi ditugu, eta guk berehala erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

Horixe da gure konpromisoa, guztion artean Sestao berriro ere merezi duen tokian jar dezagun, aurrerantz egiten duten udalerrien artean, gaurkotuz, aurrerabidean eta elkarbizitzan eredu diren herrien artean.