KOMUNIKAZIOAK « 9 »
Sestao Bilbotik 11 kilometrora dago eta komunikatzeko aukera handiak ditu garraiobide ezberdinen bidez.
- - A-68 autobiak, hegoaldetik doanak, Sestaoko udalerria Bilborekin eta Kantabriarekin lotzen du. Autobia horrek A-1 autobidera Gasteiz, Zaragoza, Burgos eta Madrilerako norabidean, eta baita A-8 autobidera Donostia eta Frantziarekiko mugarako norabidean, ematen du.
- Rontegiko zubiak Nerbioiko eskuineko aldera eta baita aireportura ere joatea ahalbidetzen du.
- - N-634 errepideak noranzko batean Frantziara, Donostiatik igarota, eta beste noranzkoan meatze aldera eta Kantabriara eramaten gaitu.
- C-639 errepideak Sestao zeharkatzen du Bilbo-Donostia noranzkoan Barakaldo eta Portugaletetik igarotzen dela.
- Bizkaibus Autobusen Foru Enpresak eta Renfe trenbideak gure udalerriarekin linea erregularrak dituzte. 2002. urtean Metroa Urbinagara iritsi zen eta 2005eko urtarrilean Sestaoko geltoki zentrala inauguratu zen. Harrezkero gure udalerria Metroaren bitartez lotuta dago Ezkerraldeko gainerako udalerriekin (Santurtzi hilabete batzuk barru konektatuko da), Bilborekin, Etxebarrirekin eta Eskuinalde osoarekin, eta lineak zabaltzen direnean, baita Basaurirekin ere.


