HERRIKO FESTAK (I) « 16 »
Sestaoko patroia San Pedro da, festa hori ekainaren 29an da. Jai egitaraua San Juan gau inguruan hasten da eta ekainaren 30era arte luzatzen da etenik gabe. Jende askoko dantzaldiak, kalejirak, jaialdiak, kontzertuak, antzerkia, haur egitaraua, su artifizialak, herri jokoak, kirola… e.a. egitarau mardul baten barruan ageri dira, bertan ekitaldi nagusirik ez badago ere herritarrak etxeetatik ateratzea lortzen dute eta denon artean edozein sestaoarrak nabarmenduko lukeena lortzen da: "kaleko giroa."
San Inazio. Uztailaren 31n da. Programazioa bertako kultura eta folkloreko ekitaldietan oinarrituta egin ohi dute. Dantzen alardea, joten lehiaketa eta aurreskulariak, herri bazkaria eta dantzaldiak nabarmendu beharrekoak dira.
Santiago. Uztailaren 25ean ospatzen da eta Sestaoko jai nagusietako bat da. Hijos de Galicia elkarteak udalarekin batera betidanik antolatu du. Egin dituzten ekitaldi guztien artean "Feira do Pulpo" izenekoa, orkestrak eta kalejirak nabarmendu behar ditugu.
Santa Rosa. Abuztuaren 30ean ospatzen da. Udalerrian dauden jaietan kutunenetako bat da eta egun berreskuratzen ari dira. Garai batean udalerriko festarik garrantzitsuena izan zen. Herri sardinada ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da.


