BISITATU BEHARREKO LEKUAK(I) « 13 »
Udalerrian dauden leku interesgarrien artean Elizako Parkea, nabarmendu behar dugu, bertako lorategietan Gernikako Arbolaren ernamuina jarri dute.
multzo atsegina da eta gainera inguru horretan kokatuta dagoen Santa Mariako eliza, erakargarria ere badago. Berau 1864. urtean eraberritu zuten bere balio artistikoaren neurri handi bat eta bertan zegoen erretaula gotikoa galdu zituela, halere, oso ederra den eta ongi kokatuta dagoen eraikina sendoa da.
Paseoan joateko beste alderdi nabarmena Markonzagako Parkea da,hau udaletxetik gertu dago eta bertara Via de Galindo kalean behera goazela iritsiko gara. Berdeguneak, egurrezko zubi txikia eta apaintzeko bestelako elementu batzuk ditu, horretaz gain kulturako ekitaldi zenbaitetan erabiltzen duten anfiteatro estali gabea ere badago.


