BISITATU BEHARREKO LEKUAK(III) « 15 »
Benediktaren Parkea, kirol instalazioen ondoan eta itsasoaren zaleek bere batelak porturatzen dituzten nasaren ertzean, iraganean Altos Hornos de Vizcaya funtzionatzeko minerala eta txatarra ekartzen zituzten itsasontziak aingura botatzen zuten lekuan bertan.
Kirol Instalazioetatik ibaiertzean zeharreko pasealeku ederrari hasiera ematen zaio, horrek Portugaleteko itsasertza zeharkatzen duela Santurtziko arrantza-porturaino eramango gaitu; Portopín Parkea, Kale Nagusiaren beheko aldean dagoena edo Harrobien Parkea, hau ere beste garai batean Urbinaga eta Simondrogas auzoetako merkataritzako jarduera gehien zuten eremuan kokatuta dagoena.
Era berean, Sestaon Altos Hornos de Vizcaya enpresaren industriako instalazio zaharren aztarna bat ere badugu, bere Labe garai haietako bat alegia, aipatutako enpresa horren eraispenari biziraun dio Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzak 1998. urtean Monumentu Historikotzat jo duelako.
Eta azkenik, udalerrian 1970. urteetatik gaur egunerainoko Arte Ondare zabala ere badago, udal gune ezberdinetan dagoena.


