BIZTANLERIA « 8 »
Sestaoko herriaren kokapenak , Barakaldo herriaren ondoan, Trianoko meatokietatik gertu eta, batez ere, Bilbotik gertu dagoelarik, etengabeko mugimendua sortuko zuen, udal lurrak biztanlez guztiz betetzea ekarriko zuena.
XIX. mendearen erdialdean meatokien ustiaketa masiboari jarraipena emango diote eremu horretan siderurgiako industria handia sortu zutela. Horrekin guztiarekin batera handitzen ari zen etorkinen mugimendua egon zen.
XIX. mendeko bukaeraren eta oraingoaren hasierako hamarkadetan biztanleak gehien handitu izan zirenak dira, hain zuzen ere Sestaon industriako lantegi handiak ezarri zituzten haiek. XIX. mendearen bukaeran Altos Hornos delakoa ezartzeak pertsona ugari erakarri zituen, orduan urtean, batez beste, %11,3ko hazkundea egon zela (1877-1900). Beste hainbeste gertatu zen hogeiko hamarkadan, urte haietan transformadore metalikoen, makinen eta ontziolen lantegi garrantzitsuak sortu zituzten. Eskualde osoan orokorra zen hazkunde apaleko aldi baten ostean, 50eko urteetan aldi berri bati hasiera eman zioten, horren ezaugarria biztanle kopuruaren hazkundea izan zela, halere, hazkunde hori ezin dugu mende hasieran zeuden eta are gutxiago eskualdeko beste udalerri batzuek izan duten ehunekoekin alderatu. Horretan, neurri handi batean, udal mugartea txikia izateak eta industria handiek lurrak masiboki hartu izanak lagundu dute.


