BERRIAK

SESTAOKO MERKATARITZA TXARTEL BERRIA
Sestao, 2010eko otsailak 23

"Sestaoko Merktataritza Txartela" tresna berri bat da erosketak herrian bertan egitea bultzatzeko. Gaur aurkeztu du Sestaoko Merkatarien Elkartearen presidente den Ecaterina Danek eta arlo honetako zinegotzi den Alfonso Tapiak.

Merkatarien Elkartea eta Nafarroako Baserritarren Kutxaren arteko akordio baten ondorioz sortu da txartela, eta elkarteko 113 dendetan erosteko balio du.
"Abantailak ditu erosleentzat eta merkatarientzat", adierazi du Ecaterina Danek, "merkatarientzako dohainik izango da, datafonoak ere dohainik jasoko ditugu, eta oso komisio txikiak ditu. Erosleentzako ere dohainik da., deskontuak lortuko dituzte eta puntuak ere bai. Hauek erosketa-txartelen truke aldatu ahal izango dituzte, abian jarriko diren zenbait kanpainatan erabiltzeko. Eta guzti hori banketxez aldatu gabe".

Txartela datorren apirilean jarriko da abian, eta lehenego hilabete horretan %5eko deskontu kanpaina batekin aurkeztuko da jendearen aurrera.

Zerbitzu hau eskaintzen da Bizkaiko beste herri batzuetan ere, eta bezeroak herrian errotzea lortu nahi da, beste herri batzuetara edo inguruko merkataritza guneetara joan ez dadin.

Alfonso Tapia Merkataritza arloko zinegotziak adierazi duenez "ekimen hau bultzatu egiten dugu, oso interesaturik gaudelako herriko merkataritza susper dadin", eta beste denda batzuk ere gonbidatu nahi izan ditu elkarte honetara bil daitezen, "gure herriaren aldeko lan ikaragarria egiten ari delako"



itzuli