Lanbide Hastapenerako Zentroak zabalik du datorren ikasturterako matrikula egiteko epea
Eusko Jaurkaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Sestaoko Udalaren mendekoa den Sestaoko L.H.Z. Sestaoko Lanbide Hastapenerako Zentroak 2007ko maiatzaren 14an zabaldu du datorren 2007-2008. ikasturterako matrikulak egiteko epea.
Ikasturte horretarako espezialitate berriak honako hauek izango dira:
- Soldadurako langilea (Elektrodoa, MAG, TIG)
-Sukalde Laguntzailea – Ostalaritza
- Barruko Arotza eta altzarigilea
Sestaoko L.H.Z. Lanbide Hastapenerako Zentroa 16 urtetik 21era bitarteko gazteei dago zuzendua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu titulurik lortu ez baina ikasten jarraitu nahi dutenei. Sestaon 1989tik aurrera dago jardunean, gazteei heziketa eskaini eta lan munduan sartzen laguntzen edo Bigarren Hezkuntzan Graduatu agiria lortzen laguntzen, ondoren araututako irakaskuntzan ikasten jarraitu ahal izateko.
Sestaoko L.H.Z. Lanbide Hastapenerako Zentroak batez ere formazio praktikoa eskaintzen du bere tailerretan, eta orientabideak eskaintzeko zenbait zerbitzu ditu, psikopedagogia alorrean, lan munduan sartzeko, bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, lan-poltsen inguruan eta eskualdeko 150 enpresa baino gehiagorekin du harremana. Ikasleek praktikak egin ahal dituzte enpresa horietan, baita ere beren lehen lanean aritu ere.
Bestetik, lehengo Rebonza ikastetxean kokatuta dagoen Lanbide Hastapenerako Zentroaren instalazioak ezagutu edo bisitatu eta haren jarduna hurbiletik ezagutu nahi duten pertsona edo talde guztiek izango dute horretarako aukera ekain osoan zehar, “Ate Irekien Jardunaldia” programaren barruan. Horretarako, nahikoa da aurretiaz telefonoz deitzea Sestaoko L.H.Z. Lanbide Hastapenerako Zentrora, 944 964 404 telefono zenbakira, goizeko 8etatik 15etara bitartean, eta bisitaldirako eguna eta ordua zehaztea.